Azken berriak

TXAPELDUNAK !!!

Badator Euskal Eskola Publikoaren 30.jaia!!!

Materiala erosteko (kamiseta, sudadera…) eskolako patioan egongo gara datorren astearte eta ostegunean ereduekin, zuek ikusi ahal izateko! Zuen eskaerak jasoko ditugu bertan.  Aurreordainketa izango da.

Kaixo lagunok! Hona hemen jasotako komiki guztiak, sekulako lana egin duzue, eskerrik asko artistask!! Gogoratu gaur 16:30ean jaia dugula patioan, txapa tailerra, bertsoak, dantzak, sari banaketa, zozketa…

Animatu!!

Hurrengo asteko Kultur astea dela eta Mikromiki eta galdetegi lehiaketa antolatu dugu. Gelan banatuko dira orriak. Zuzendaritza alboan, postontzi bat jarri dugu. Mikromiki eta galdetegia betetakoan, bertara sartzeko. Martxoaren 27rarteko epea dago.

Animatu eta parte hartu!!

ESKOLAKO LIBURUTEGIA BERRIRO ZABALIK MARTXOAREN 14TIK AURRERA!📢📢

📚📚Eskolako liburutegia zabalik egotea funtzeskoa da gure seme-alabek irakurzaletasuna📖📖 piztu eta garatzeko.

Zerbitzu hau aurrera atera ahal izateko gurasook📝📝 antolatu eta kudeatu beharko dugu. Lehenengo asteetan, Udaberriko Oporrak🌺🌺 heldu bitartean, Liburutegi Batzordeak📕📗 hartuko du bere gain irekiera eta zaintza, baina oporren ostean zuon laguntza eskatuko dizuegu jarraitu ahal izateko, beraz bolondresak🙋🏼‍♀🙋🏽‍♂ beharko ditugu. Animatu eta parte hartu!

JOLASEAN ERE…EUSKARAZ !!!

Atxuri eskolako ikasle batek rubik kuboa osorik nola egin azaltzen digu tutorial honetan

ATXURI ERREPIDEAN

ERREPIDEAN IKUSIKO GAITUZTE !!!

Gogoratu, BIHAR, 16:30etan, jai-giroan errepidea bete behar dugula! (baimena dugu)
Ekarri etxetik klarionak, errepidea espaloia bihur dezagun!

Gauez hasi ginena egiten, jarrai dezagun bihar!

ATXURI ESKOLAKO PROPOSAMENAK INGURUA HOBETZEKO PROPOSAMENAK

Duela egun batzuk bideo bat bidali genizuen, eskolaren beharrak azalduz eta administrazioek oraingoz ematen ez dizkiguten konponbideak salatuz. Hobekuntza-proposamenak biltzen dituen txostena ere egin dugu, eta dagoeneko bidali diegu alderdi politikoei, Hezkuntza Sailari eta beste eragile batzuei. Haiekin biltzen jarraitzen dugun bitartean, datozen hilabeteetan mobilizazioak egingo ditugu, kalean ikus gaitzaten. Adi egon egingo ditugun deialdiei, guztion parte hartzea beharrezkoa da eta!
Lortuko dugu!

https://bit.ly/3kvdx5t

ARNASAK ATXURI

Atxuriko eskola-komunitatea lanean ari da azken urteotan, aire zabaleko guneak eta eskola-ingurunea hobetzeko konponbideak bilatzen. Gure 500 haur baino gehiagoren osasuna, segurtasuna eta eguneroko ongizatea daude jokoan: Arnasak Atxuri
[ikusi bideoa]
Egon adi deialdietara!

👇👇👇👇👇👇👇👇👇👇

https://forms.gle/JMBSio5pYjr6dBwa6

ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU ESKOLAKO AZKENENGO FESTARAKO!!!!
👇👇👇👇👇👇👇👇👇
https://forms.gle/LQgRcTckHeL5Gj768

GABA BALTZA 2002

MENDI IRTEERA

BALMASIN- BILBAO / IGANDEA 2022-10-02

TXANGO FAMILIAN – 2022/10/02 AIXERROTA – SOPELA

UDALEKUAK ATXURI-MUGIKA 2022

☀Kaixo!!! Bueltan dira Atxuri eta Mujikaren familiek antolatzen dituzten udalekuak!! Bi urteko etenaldi behartuaren ondoren, udan ere giro euskaldun batean ondo pasatzeko aukera dago.💦

Honekin batera informazio guztia bidaltzen dizuegu.

📍Garrantzitsua!: interesatuta bazaudete maiatzaren 16a baino lehen izena esteka honetan eman behar duzue! (https://bit.ly/3ML90EU)

Anima zaitezte!!🎭🎨🎬🎤⛹🏼‍♀🍒🍉🌳.

ZIENTZIA AZOKA 2022

SARDINAK LATAN

Atxuriko eskola komunitatean badakigu zer den borrokatu behar izatea gure eskola ahanzturan eta administrazioen interes ezan ez erortzeko. Hezkuntza-komunitate bat gara, elkartuta borrokatzera ohitua dagoena, gure seme-alabek beren lehen eskola-etapaz gozatzeko baldintzak duinak izan daitezen eta beren beharrei benetan erantzun diezaieten.
2000. urtean, eskola-komunitateak borroka egin zuen autoen aparkaleku bat haurren ongizaterako eskola-patio bihurtzeko, nahiz eta Udalak ez zuen  proposamena babestu nahi izan.
Pandemia garaian, gure eskolak dituen egitura eta espazio gabezia izugarriak arintzeko, udal azpiegiturak erabiltzeko borrokatu gara.
Gaur egun, auzoarekin batera borrokatzen jarraitzen dugu, eskolak gaur egun erabiltzen ez diren kanpoko eta barneko espazioak aprobetxa ditzan, baina Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ez dute oraingoz erabakitasunez esku hartzeko konpromisorik hartu nahi.
Haiek badakite eta guri ezin zaigu ahaztu: ezer ez da aldatzen borrokarik, konpromisorik eta talde-lanik gabe.

Gora Atxuriko Eskola!

  BADATOR KORRIKA!!!

Gaur Korrika Bilbora heltzen da eta hori ospatzeko plan itzela daukagu arratsalderako!!KORRIKATXURI 4:30ean abiatuko da eskolako patiotik.

ANIMATU !!!

ORAINDIK EZ DUZU ZURE TALENTUA APUNTATU?

https://forms.gle/349aH25q838CoSQr9

FAMILIEK USTE DUTE ORDUTEGIA…

ORDUTEGIA ALDATZEKO PROPOSAMENA

Kaixo! Zuzendaritzatik datorren ordutegi aldaketaren proposamena iritsi zaigu. IGEtik batzarrak antolatu ditugu familia guztiei proposamenaren inguruko informazioa helarazteko eta zuen iritzia jasotzeko.

Batzarrak kurtsoka antolatu ditugu eta familia guztiak bertaratzea nahiko genuke. Hementxe duzue batzarren egutegia, etor zaitezte IGEk zuen iritziak jaso ahal izateko.

ATERPETXE GEHIAGO HESI GUTXIAGO !!!

Ozen eta argi esaten dugu: lotsaren hesi hauek ez dira irtenbidea! 😡

Bizitegi-baliabideak eskaintzeko duen eraginkortasunik eza ezkutatzeko, Udalak hesi arrazista eta tamalgarri hori inposatzen digu. Aski da pertsona ahulenekin ankerkeria erabiltzearekin!

Injustizia maila horien aurrean, auzokideen arteko laguntza are handiagoa izango da.✊✊🏾

Lotsaren hesi hauek berehala kentzea nahi dugu! Aterpetxe gehiago, hesi gutxiago!


EUSKARAREN MURALA !!!

EUSKARA BATZORDEKO KAMISETA BERRIAK !!!

Kaixo familiak!! Hemen dira Euskara Batzordeko kamiseta berriak! Oraingoan on-line formulario bat prestatu dugu eskaerak errazteko. Banatzeko zuekin harremanetan jarriko gara. Hala ere Euskararen Eguneko muralaren margoketan ere egongo gara saltzen eta baita Euskararen Egunean bertan ere!! 

Egin zuen eskaerak eta jantzi kamiseta Euskararen Egunean muralean aterako dugun argazkirako! 

(https://bit.ly/AEebKAMISETAK)

ZATOZ EUSKARAREN EGUNEKO MURALA MARGOTZERA!!!

JARRAITUKO DUGU !!!

Eskola komunitateak azken garai honetan egindako lan eta presioagatik, apurka-apurka lortzen ari gara udaletxeak Ibenitik pasatzen diren autobusak beste geltoki batzuetara zuzentzea. Momentuz, bi linea, 11a eta gutxi barru 58a ere ez pasatzea lortu dugu.
Horrek segurtasuna emango die gure umeei, eta Ibeniko kaia, autobus barik, etorkizunean oinezkoentzako zonalde bat bihurtzeko aukerak areagotu. Jarraituko dugu ildo honetan!

SOPELANA MENDI-IBILIA

GABA BALTZA

HEZKUNTZA PUBLIKOAren ALDE

AZAROAk 6 BILBORA!!!!

GOGORATU!!!

ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO !!!

KABIAN AURKEZPENA

Kaixo familiak! Badakizue hezkuntzako protokolo berria argitaratu dela, eta 12 urte eta gutxiagokoei behartzen jarraituko dietela musukoa eramaten eskoletako espazio irekietan, gorputz heziketa egiten dutenean barne.
Zentzugabakeri honen aurrean, zerbait egin beharko, ez?

LORTU DUGU !!!

ESKERRIK ASKO !!!

LAGUNDU ISUNA ORDAINTZEN !!

Kaixo, familiak.
Dakizuenez, eskolako ama eta aita bati isuna jarri die Ertzaintzak (300 € buruko) “agintaritzari ez obeditzeagatik”, haur guztientzako sarrera segurua defendatzen zutenean.
IGEtik uste dugu isun hori denoi jarri digutela, ez beraiei bakarrik, erantzukizuna denona baita.
Ez da diru zehatzik eskatzen: edozein kopuru ondo jasotzen da 600 €-ra iritsi arte, eta orduan amaitutzat emango da kanpaina.
Ahal duzuenarekin laguntzera animatzen zaituztegu, eta adi egon zaitezte egingo ditugun mobilizazioetara, bai bidegabekeria hau salatzeko, baita gure seme-alabek eskolara seguru iristeko duten eskubidea defendatzen jarraitzeko ere.
Hona hemen zuen ekarpena egiteko orria:

ESKERRIK ASKO!!!!

¿NOIZ ARTE?

Adi!! Ertzaintzak Atxuriko eskolako bi guraso isundu ditu 600€rekin, egunero gure umeek eskolara segurtasunez heltzeko zebrabidetik ez kentzeagatik. Bilboko udalari hilabeteetan zehar egoera honi aurrez aurreko erantzuna eman behar diola eskatu diogu, baino ez dugu babesik jasotzen. Hau gutxi balitz, orain gurasoak kriminalizatzen gaituzte! Lagundu bideoa zabaltzen! Aski da!

MENDI IRTEERA ARRUGAETA 669 m.

IRAILAK 22. MUGIKORTASUNAREN ALDEKO ASTEA

Kaixo familiak,

Ohar honen bitartez, irailaren 22an ospatuko den auzo-ekimenera gonbidatu nahi zaituztegu.
16:30etan Santos Juanes plazan elkartuko gara Atxuriko beste elkarte eta auzokideekin Europako mugikortasunaren aldeko astean gure aldarrikapenak kaleratzeko.

Gurekin bat egitera animatzen zaituztegu!

ESKOLAZ KANPOKOAK

ONLINE BETETZEKO AUKERA https://bit.ly/atxuri2021

Kaixo guztioi!

Goiztiar zerbitzua martxan jarriko da irailaren 9tik aurrera, protokolo berria kontuan hartuz.

Ikasturte honetan zerbitzua erabili nahi duzuenek beteta duzue formulario hau. Hala ere, berriro bidaltzen dugu norbait apuntatu berri nahi badu edota aldaketaren bat egin nahi badu. Formulario berriak gaur bertan bidaltzea eskertuko genuke.

Aurretik bete duzuenek ez duzue berriro bidali behar.

Milesker!

https://forms.gle/F6RvtoGTZHCAssAP6

IKASTURTE BUKAERAKO BALANTZEA
Atxuri, Mugika eta Solokoetxeko Ikastetxeetan

Mugika eta Atxuriko eskolek, bai eta, Solokoetxeko institutuak ere ikasturtea balorazio positiboarekin bukatu dugula azpimarratu nahi dugu. Izugarria izan da hezkuntza-komunitate osoak egin duen esfortzua. Faktore asko kontra izanik ere, ikasturtea aurrera atera dugu, gu guztion artean: irakasleen inplikazioarekin, familien ahaleginarekin, umeen aldarte ona konfinamenduak gora eta behera umorea galdu gabe eutsiz… Zoriontzeko moduko lana egin dugu. Aupa gu!


Ikasturtea 2020ko irailean zalantzaz eta beldurrez josita hasi bagenuen ere, hasieratik ikusi genuen geure auzoetako haurrek eta gaztetxoek heziketa duina eta kalitatezkoa izateko eskubidea bigarren mailako gaia zela gure agintari politikoentzat. Ikasturte hasiera aldapa gora jarri ziguten batzuek, baina lehenengo asteetatik hartu genion neurria zetorrenari, eta kalera atera ginen haurrak zein gazteak, familiak, jantokietako langileak, irakasleak… eta baita gure auzoetako auzo-elkarteak ere.


Ikasturte hasieran dena zegoen debekatuta, dena zen ezinezko eta Mugika, Atxuri zein Solokoetxetik egiten genituen eskaerak ez zuten lekurik gure agintarien agendetan.


Baina, ibiltzen egiten da bidea, eta halaxe egin dugu. Erabiltzea ezinezkoak ziren espazioak erabiltzea lortu dugu ikasleen bizi-kalitatea neurri handi batean hobetuz, hala nola, Santa Maria kalea, Atxuriko kantxak edo Santiagoko elizpea bezalako espazioak gure eskoletako umeentzat erabilgarriak izatea lortu dugu, eta aurrerantzean ere hala beharko du, eskoletako beharrei erantzun integrala ematen ez zaien bitartean.


Ateak jo ditugu, eskura izan ditugun guztiak, Udaletik hasi ginen eta alderdi politiko guztiek gure auzoetako ikastetxeen gabeziak gertutik ezagutzen dituzte orain, bai eta konponbideak bilatzeko geure proposamenak ere. Eusko Legebiltzarrean ere egon gara, pairatzen ditugun gabeziak azaldu eta horiek gainditzeko proposamenak aurkeztu dizkiegu Hezkuntza Batzordeko ordezkari politikoei. Bueltan ordea ez da konponbiderik etorri. Argi azaldu diegu denei, irtenbide integrala eskatzen dugula Alde Zaharra, Atxuri eta Solokoetxe auzoetako 0-18 urte bitarteko hezkuntza-zerbitzu euskalduna eta publikoa kalitatezkoa izan dadin. Eta irtenbidea denon artean eraiki dezakegula ere esan diegu, hori da gure borondatea. Hortaz, hezkuntza-komunitate osoarekin adostutako irtenbidea bilatzea da gure nahia, horretarako eskatu dugu
inplikatutako agente guztiak bilduko dituen mahai baten sorrera.

Aldebakarreko proposamenek ez dute lekurik. PNVk eta PSEk ezetz esan diote Hezkuntza Batzordean gaia lantzeko mahaiaren osaketari, baina hori gutxi ez, eta auzoetako ikastetxeetatik egindako galderei erantzunez honako hau esan digute; gure eraikinek konponketa nahikoa izan dituztela azken hamarkadetan, eta egun ditugun patioak gure haurren beharrak asetzen dituztela!!!! Muturra behar da gero!!!


Gure ikastetxeek egiturazko eta antolakuntzako hobekuntzak behar dituzte, partxeekin konpondu ezin direnak. Izurriak gabezia horiek guztiak larriagotu besterik ez ditu egin eta nahikoa partxe jarri eta kudeatu ditugu bukatzear dagoen ikasturte honetan:
Atxuriko eskolako sarreretan familiak aritu gara hesi batekin errepidea mozten, gure haurren segurtasuna jokoan ikusi dugunean. Gimnasioa eta ludoteka jantoki bihurtu ditugu burbuilak bermatzeko baina jolas eremuak murriztuz. Gure oinarrizko eskaerak mahai gainean daude: patio estalia Atxurin eta eremu
irekia Mugikan, espazio berriak sortu, gure haurrek korridoreetan jolastera behartuak ez egoteko, ez eta zortzi orduko ikas-jarduna eraikin zaratatsu batetik atera ezinik egotea ahalbidetzeko. Edota Solokoetxeko kasuan, adin horietan hain beharrezkoak diren espazioen erabilerak erabat mugatuta edukitzeak dakartzan gabeziak gainditzeko.
Gure haurren eta gazteen ongizatea da jokoan dagoena, eta eskatzen dugun
bakarra da diru publikoa oinarrizko sare publikora bueltatzea, alegia, gure
auzoetako hezkuntza publikora.
Irtenbideak jarri ditugu mahai gainean eskaerekin batera, denak bideragarriak, baina bata bestearen atzetik ukatu dituzte: Mugika eskolako azpiko lokala erabili gabe dago eskuragarri; Atxuriko tren geltokiko parkinetako bat (bi dituztelako), eskola eremurako patio estali bihurtzea aukera erreala da, eta zer esanik ez geltoki bereko Hall-a. Hijas de la Cruz itxi eta eraikina ez da hezkuntza-zerbitzuetara bideratuko, bertako haurrak beste eskola kontzertatu batean “kokatu” dituzte, noski.
Datorren ikasturtea ezin dugu ekainean itxiko dugun baldintzetan hasi. Ez da
bidezkoa, gure haurrek ez dute merezi eta erantzukizun politikoa da eskatzen dugun bakarra. Kalera atera gara eta jarraituko dugu ateratzen, hiru auzo hauetako hezkuntza komunitatea osatzen dugun familiok, zerbitzuetako langileok eta irakasleok argi dugu gure ahotsa ozen entzunarazi beharko dugula aurrerantzean ere. Izan ere, izurria igarotakoan gure auzoko hezkuntza publikoaren gabeziek toki berean jarraituko
dute lanean jarraitu ezean, eta guk gure haurrek eta gazteek behar duten ardura
maila erakutsiko dugu!!!


Solokoetxe, Mugika eta Atxuriko eskoletako Guraso Elkarteak, Ikama (Solokoetxe eskolako ikasle elkartea) eta Bihotzean Auzo Elkartea

GOIZTIARRAK 2021-2022

Kaixo guztioi!

Datorren ikasturtean Goiztiar zerbitzua martxan jarri nahiko genuke IGEtik (umeak 8.
00etatik 9.00etara eskolan egoteko aukera).
Asteazkeneko Eskola Kontseiluan zuzendaritzari helarazi genion zerbitzua irailean hasteko beharra eta aukera ematen badigute ekainean eskeiniko dugu gure proposamena protokoloak kontuan hartuz.
Datorren ikasturtean zerbitzua erabili nahi izatekotan jarri gurekin kontaktuan formulario hau erabiltzen:

https://forms.gle/F6RvtoGTZHCAssAP6


  Gure esku dagoen guztia egingo dugu zerbitzua aurrera eramateko!

GORA GURE AUZOETAKO ESKOLA PUBLIKOAK!

2021eko UDALEKUAK ESKOLAN

? ALDE ZAHARREKO ETA ATXURIKO KALITATEZKO HEZKUNTZA PUBLIKOA DEFENDA DEZAGUN ?

Gure seme alabentzat estrategikoa den kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatzeko auzoko hezkuntza komunitatea elkarlanean gabiltza.

Aldarrikapenen artean:
? Barne zein kanpoko espazio zabal eta duinak
? Espazio publikoen erabilera eta naturarekin kontaktua
? Azpiegiturak eguneratu eta eraikinak egungo beharretara egokitu
? Eskolarako bide seguruak
? 0-2 urte bitarteko kalitatezko hezkuntza-zerbitzu publikoa
? Bigarren Hezkuntza eta Batxillergo Instituto berria

Aldarrikapenak lau haizeetara zabaltzeko, AGERRALDI PUBLIKOA egingo dugu:

?️ Maiatzak 13
⏰ 17:00etan
?Solokoetxeko eskaileretan
?Ikastetxeko kamiseta (edo koloreduna) eta aldarrikapen-kartelak ekarri!

 Auzoko Hezkuntza komunitatea

MARTXOAK 8 EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo, familiak:
Pandemiak eragindako inpaktuak areagotu egin ditu emakumeen eta gizonen arteko
egiturazko desberdintasunak, eta gure ikusezintasuna eta eremu pribatura itzultzea
areagotu ditu. Horri zaintza-sektoreetan emakumeen kontzentrazioa gehitu behar diogu, hala
nola osasungintzan, egoitzetan edo garbiketan, emakumeak izan dira berriro ere zama
handiena jasan dutenak.
Gainera, krisi honek gogorrago zigortu ditu emakume migratzaile eta arrazializatuak. Lehen
ere, lan-prekarietate handiagoa eta lana aurkitzeko zailtasunak bazituzten, pandemiarekin
egoerak okerrera egin du.
Horregatik guztiagatik, Atxuriko Eskolako Hezkidetza eta Berdintasun taldetik martxoaren
8ko aldarrikapenekin bat egitea eta egingo diren mobilizazioekin bat egin dezagun
proposatzen dizuegu.

MANIFESTAZIORAKO ZUTABEA/
COLUMNA A LA MANI: 18:15 SAN ANTON

OLES OLES LURRA ESNA ZAITEZ!

Kaixo familiak! Aurten tamalez ezingo ditugu gure haurrak patioan abesten ikusi, ez da egongo txokolatadarik eta ez gara auzora aterako denok elkarrekin ohitura zaharrak jarraituz lurra gure makilekin esnaraztera. Baina hurrengo urteetan indar handiagoz aterako gara! Animo!

IGE AURKEZPENA 2021

ATXURIKIDEOK !!!

BADATOR EUSKARALDIA !!!

Auzoa eraiki eta hezkuntza bermatu. Ekimen honen bitartez, instituzio publikoen ardura falta aldarrikatu nahi dugu, geure auzoko eskoletako gabeziak geroz eta nabarmenagoak diren garai honetan. Auzotarrok indarrak batuko ditugu geure ahotsa entzun dadin. 

Haur nahiz gazte, zahar nahiz heldu, Azaroak 19an auzoko kaleak gureak izango dira!

ETA ZU?….

URRIKO MENUA

ESKOLA KANPOKOAK

Familia agurgarriak:

Kurtsoa martxan jarrita eta eskolaz kanpoko ekintzen inguruan zalantza batzuk argitu gurean, eskolako igeak zera komunikatzen du:

Aurten arrastiko ekintzak aurrera ez eramatea erabaki dugu, aktibitate guztiak aurrera eramateko espazio aina ez eukiteagaitik eta ez dugulako zihurtatzen burbuila/ratioen segurtasuna bermatuko denik.

Sentitzen dugu erabaki hau hartzea baina egoerak derrigortzen gaitu.

Atxuri eskolako Igea.

IGEren KUOTARI BURUZKO INFORMAZIOA

Atxuriko IGEk COVID-19 izurriaren kudeaketaren gainean

ATURIKO ESKOLA…BORROKAN !!!

NONDIK GATOZ ETA NORAINO HELDU GARA….

GURASO ELKARTEAK JANTOKIA IREKITZEKO HARTU DEN ERABAKIAREN AURREAN

ATXURI ETA MUJIKA ESKOLETAKO MENDI-TALDE IRTEERA
Kaixo lagunak!!
Ikasturte amaierako hurrengo irteeran Mundakara joatea erabaki dugu.
Ekainaren 21ean izango da, eta 10:00etan Unamunon geratuko gara, Bilbo-Mundaka trena hartzeko.
Han, ibilaldi txiki bat egingo dugu Santa Katalina ermitaraino, eta gero txalupa bat hartuko dugu Laidako hondartzaraino, han bazkaltzeko (txalupako prezioa joan eta etorri: 4,20 €).
Arratsaldean, Mundakara itzuliko gara txalupan, trena hartu eta berriro etxera.
Izena eman mesedez (pertsona kopurua jakiteko): jantokibatzordea@gmail.com edo 650847854 (whatsapp)
Animatu!!!!

EUSKARALDIA GUREKIN DAGO!!

ANIMATU ZAITEZTE ERRONKAK EGITERA ETA BIDALI ZUEN MARRAZKIAK EDO DANTZAK TUTOREARI ESKOLAKO WEBEAN PUBLIKATZEKO!

ATXURIKO ESKOLAKO LANGILE GUZTIEI BIHOTZ BIHOTZEZ…

ESKERRIK ASKO !!!

IGEren izenean, MILA ESKER BIHOTZ-BIHOTZEZ EKIPO!!!! Eztarria estutu zaigu danoi!!!!

Arazoen aurrean ez larritu… lortuko dugu!!!!

Sentitu, pentsatu, ekin… DANOK ELKARREKIN!!!!

Nola lagundu gure seme-alabei ikasketekin eta etxerako lanekin etxealdian?

ATXURIN ERE…

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ…. HARRO !!!

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO KANPAINA

ESKOLA ADINEAN ELIKADURA OSASUNGARRIA
EDUKITZEKO AHOLKUEN GIDA

ESTEKA HONETAN KOPIA ELEKTRONIKOAK ESKURA DAITEZKE (IKUSI)

MAESTRO GARCÍA RIVERO HHLH-KO HEZKUNTZA-KALITATEA
HOBETZEKO AZTERKETA ETA AUKERAK (IKUSI)

SOINU TXOSTENA (IKUSI)

FAMILIENTZAKO ELIKADURA ESKOLA

Egun on guztioi!! Jantokiko batzordetik FAMILIENTZAKO ELIKADURA ESKOLA antolatu dugu Mujika eta Miribilla eskolekin batera, gure seme-alaben elikadurari buruz hitz egiteko asmoz. ?Animatu eta parte hartu!!!! ? Behar baduzu, txikigunea egongo da????‍♀

ESKOLA APAINTZERA ANIMATZEN ZARA?

HONA HEMEN EUSKARAREN EGUNEKO ZUEN EKARPENAK!

HALLEAN JARRI DITUGU IKUSGAI. MILA ESKER PARTE HARTZAILE GUZTIEI, GORA EUSKARA ETA BERE MILA KOLOREAK!

PASA DEN EGUNEKO BERTSOAK

GELTOKIA AUZOARENTZAT !!!

Ria 2000 eta
Abando ibarra,
Alhondiga, Guggenheim
Bilboko iparra,
ta San Mames Barria
proiektu izarra,
ez da lehentasuna
gure auzo zaharra.

Emilio campuzano
da eraikintzarra,
ta institutu gabe
dago Alde Zaharra,
Eskola hau geratu
da txiki xamarra,
ez da lehentasuna
gure auzo zaharra.

Txakurrentzat txintxaunak
umeentzat txatarra,
txakurrei alfonbra ta
umeei bizkarra,
Enkarnazio plazan
kotxea ta abarra,
ez da lehentasuna
Gure auzo zaharra.

Sarri dugu euria,
hotza, kazkabarra,
taberna ote dugu
aterpe bakarra,
ez da lehentasuna
gure auzo zaharra,
baina danok dugu hau
aldatu beharra.

(Ibon Ajuria)

AZAROAK 25

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARETEKO EGUNA

BEEP MANIFESTUA

HAN GAUA

DURANGORA IRTEERA + KURUTZIAGAKO PARKEA

ATXURIKO ESKOLAN, KRISTON MARTXA DABIL !!!

Kaixo! Hurrengo azaroaren 22an, ostirala, Santa Zezili eguna ospatzeko, Atxurin kontzertua antolatu dugu, gure auzoetako musikari eta abeslariekin. Lokomotorak-etik, geltokia auzotarrontzako espazio komunitario eta publikoa izan behar duelakoan gaude eta aukera paregabea da elkarrekin proiektua eraikitzen jarraitzeko . Zatoz gurekin auzo-indarra aldarrikatzera eta musikaz gozatzera!

#GeltokiaAuzoarentzat

ESKOLA BIDEAK 2019/2020

IZENA EMATEKO ORRIA

  AZAROAREN 4tik 8ra ikasleei banatuko zaie

BIDEAK MARKATZEKO HITZ ORDUA

AZAROAREN 13 eta 14an, 17etan HALLean/

BIDE LAGUNEN HASIERA OFIZIALA

AZAROAREN 15ean

            ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!

GABA BALTZA

Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau
Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da
Euskal Herrian. Ohitura zaharrak
berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira
herriz herri. Eta zuek, zer ospatzen duzue?
Udazkenetik negurako egun gero eta
ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin
izan dira Europa osoan. Baita Euskal
Herrian ere.
Urtearen heriotza, uztabilketa, hildako
senideen oroimena…barrura begirako
ariketan jartzen gaitu urtaro honek. Aldi
berean, iluntasunak eta heriotzaren gaiak
elkar beldurtzeko jolasean aritzeko parada
eman ohi digu.
Gurean ere badira kontakizunak, kalabazak
edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman,
kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan
argiztatuta jartzen zirenekoak; bizilagunak
beldurtu eta hildakoen arimei bidea
erakusteko jarriak.

Erritual ugari mantendu dituen herria da
gurea. Baina beste asko urteetan zehar
galtzen joan dira, egiten zirenaren ezagutza
ereiagaltzeraino.Horietakobatzuk
berreskuratuetaberriaksortzeko
ahaleginean, herriz herri eta auzoz auzo,
haien artean Atxuri eta Bilbi, hasiak dira
berriz ere udazkeneko egun ilunetako jaiak
antolatzen:kalabazakhustu,trapu
zaharrekin aurpegia estali, beldurra eragin..

Testu inguru honen barruan, Guraso
Elkarteko Euskara Batzordetik mozorro
tailerra prestatzea erabaki dugu. Ekarri
etxetik kamiseta edo tela zaharren bat eta
animatu gurekin batera mozorrotzera!!

ASANBLADA IREKIA


ATXURI ETA MUJIKA ESKOLETAKO MENDI TALDEA

BOLINTXURA TXANGOA, URRIAK 20an

Atxuri eta Mujikako eskoletako familiek elkar erlazionatu eta ezagutzeko aukera izan dezaten pentsatutako txangoa da. Bitartean, txikienek Bilbon dugun ibilbiderik politenetariko batez disfrutatuko dute.

10etan geratuko gara, Santos Juanes Plazan (BBKn) – Bilbobus hartuko dugu – Bolintxu urjauzian bazkalduko dugu. Familia bakoitzak bere janaria eraman behar du eta han parteka dezakegu.

Euria egiten badu, txangoa bertan behera geratuko da.

Ibilbidea: 4 kilometro (joan eta etorri)

Informazio gehiago edo zalantzak: mendibatzordea@gmail.com

PUNTUALAK IZAN!

ANIMA ZAITEZ!

ZUZENDARITZA TALDEARI AGURRA

Eskatu didate zerbait esateko gure hiru lagun hauek –Inma, Jaione eta Lourdes- merezi duten moduan agurtzeko. Ez da lan erraza. Nondik hasi? Zer esan? Eskola honetako historia nekez ulertuko litzateke haien hemen egindakoa kontuan hartu gabe.

Hona etorri ziren, Inma lehenago Jaione eta Lourdes baino, irakasle lanetan aritzeko. Gero, nahi edo nahita ez, zuzendaritza eta administrazio lanetan aritu behar izan dira. Eta bi eremuetan, dudarik gabe, lan ona egin dute.

Ezaugarri asko aipa genitzake haietaz hitz egitean. Andereño moduan, ikasleak maite izan dituztela da esan behar den lehenengo gauza. Klaseak bihotzarekin ematen zituzten. Neuk haiekin izan ditut nire alabak, eta konfiantza osoz eta oso pozik utzi ditut beti , eta ez dut sekula hitz txarrik entzun haiei buruz.

Gurasoen aurrean, zentzuzko kezkak konpontzen saiatu dira beti, lasaitzen, gauzak argitzen.

Eta gurasoen kezka minimalisten aurrean pazientzia handiz jokatu dute beti, eta ez da erraza, ez horixe.

Orain badoaz hirurak. Nire alabek aspaldi alde egin zutenez, ez dut hainbesteko disgusturik hartu. Bestela, haiekin egonda esan balidate alde egin behar zutela, tristura handiz hartuko nuke. Athletic bigarren mailara jaitsiko balitz bezainbesteko tristuraz, edo The Beatles desegiten direla entzungo banu bezainbesteko tristuraz.

Alde Zaharrean bizi garenok hainbat eta hainbat aldiz topatu ditugu Inma, Jaione eta Lourdes, desorduetan. Lanaldia amaitu ostean, orduak eta orduak sartzen zituzten gure onerako, umeen onerako, gurasoen onerako, auzoaren onerako. Kobratu balituzte ordu horiek guztiak, seguruenik Luis Barcenasek baino diru gehiago izango lukete gaur egun.

Neuk orain dela ia 19 urte ezagutu nuen eskola hau barrutik. Gogoan dut Inmak egin zidala lehenengo alabaren matrikula. Eskolak martxa hartuta zuen D ereduko eskola gisa, hasiera zailen ostean, eta gero eta ospe hobea hartzen ari zen auzoan. Hemen lanean egon zirenei esker.

Harrezkero asko aldatu da eskola. Gogoratzen dut orduan udal dutxak genituela eraikinaren alde batean. Gero, espazio behar zenez, lortu zen beste leku batera aldatzea eta espazio gehiago hartzea eskolarako.

Gero obrak etorri ziren. Eskola goitik behera aldatu zen, eta gaur hemen dauden hauek eta beste batzuk egon ziren hori guztia bultzatzen, orduak sartzen.  Oraindik gogoratzen dut Jon Zuazorekin izandako ika-mikak (umore puntu batez). Eta obren osteko inaugurazioa. Beti bezala bengalekin, Enriqueri esker.

Iruartetara joan ginen eta gaur arratsaldean hemen egingo den jaiaren lehenengo edizioa egin genuen. Jai on bat, ekaitzak gogor bukarazia.

Eta gero hemen berriro. Lortu zen atzeko patioa egitea, eta beste hainbat gauza. Anekdota moduan, gogoratzen dut nola igo ginen teilatura, Olentzero goitik behera bajatzeko, berrikuntzarako asmo onekin.  Enriqueri bengala okerrak eman zizkioten, eta konfetiren ordez tiroketa bat izan genuen, bajak eta guzti. Ez naiz inoiz espetxera joatetik hain hurbil egon.

Harrezkero, Enriquerekin nonbaitera sartzen nintzenean, jendeak ingurura begiratzen zuen ea extintor bat ote zegoen gertu. Badaezpada.

Anekdotak alde batera utzita. Eskerrak ematen bukatzeko, ezin ahaztu eskola honek eta bere hezkuntza-inguruak izan duten aldaketa. Gure lagun hauek zuzenean bizi izan dute.

Inma, Jaione eta Lourdesi tokatu zaie hezkuntza-lanaren gero eta burokratizazio handiagoa pairatzea. Txostenak nonahi, eta denbora gutxiago ikasleez benetan arduratzeko. Digitalizazio inprobisatua ere bizi behar izan dute. Eta eskolaren gainean uzten den gero eta karga psikosozial handiagoari aurre egin behar izatea. Krisia etorri zen, eta ez da erraza hezkuntza ona eskaintzea prekarizazioaren eraginez miseriaren atarian bizi diren ume horiei. Batez ere administrazioak baliabide gehiagorik eskaintzen ez badu.

Baina, bueno, hori eta askoz gehiago egin dute, baita ondo egin ere. Hitz egiten jarraitu nezake, baina ez naiz oso ona goraipamenen zereginen.

 Beraz, bakarrik Bertolt Brechten poema baten lehenengo lerroak bukatzeko:

“A la buena gente se le conoce

porque resulta ser aún mejor gente

cuando se le conoce”.

Zorte ona opa dizuegu ibilera berrian.

 Koldo Morales

ESKOLA KIROL PROIEKTUA

KAIXO FAMILIAK!!

 AURTEN, ESKOLAKO KIROL BATZORDETIK ESKOLA PROIEKTUAREN BEHARRA IKUSTEN GENUEN. ESKOLA KIROL PROIEKTUAREN FUNTSA,  ESKOLAKO HAURREN ARTEAN KIROL JARDUN EGOKIA ETA OSASUNTSUA SUSTATZEKO HELBURUA DU. DATU TEKNIKOAK APARTEZ, NORTASUN PRINTZIPIOAK, HELBURUAK, PLANAK ETA ABAR LANTZEN DITUEN TRESNA NAGUSIA DA.

 HORI MARTXAN JARTZEKO DOKUMENTU BAT PRESTATZEARI EKIN DIOGU, DOKUMENTU HAU EZ DA BATERE ITXIA, BAIZIK ETA ABIAPUNTU BAT ESKOLAN EGINGO DUGUN EZTABAIDA HASTEKO.        GUZTION ARTEAN, OROKORTASUNEAN ZER MOTATAKO ESKOLA KIROLA ESKEINI NAHI DIEGUN GURE SEMEALABEEI ERABAKITZEKO.

BEHIN BETIKO DOKUMENTUA ERABAKITZEKO EZTABAIDA DATORREN IGEK DEITUTAKO ASANBLADAN IZANGO DA ( data zehazteko)

Han Gaua

UDALEKUAK – 2019 – COLONIAS

BARRIA
Ekainak 23-28 Junio

IZENA EMATEKO BETE BEHARREKO FORMULARIOA

https://goo.gl/forms/9mZctGB8GQQ6012z1

FORMULARIO A RELLENAR PARA COMPLETAR INSCRIPCION

PAUSOKA GOAZ LAGUNEKIN

Kaixo familiak! Zuen laguntza behar dugu Eskola Bideak mantentzeko. Dakizuenez, gure seme-alabak bere kabuz eta oinez joatea sustatu eta erraztu nahi duen proiektua da, eta ez hori bakarrik, beste haurrekiko harremanak hobetzea, autonomia eta konfidantza handitzea.. Auzoak eta kaleak beste era batean bizitzea ere.
Hau dena lantzeko eta hurrengo ikaskurteetan eskuratutako lorpen guztiak martxan jartzeko lantaldea indartu behar da. Animatzen bazara, utzi zure kontaktua barriketan helbide elektronikoa edo 600436407 tfonoan mezu baten bitartez. Eskerrik asko